top of page
dejabu
panpin
laborategia

DATOZEN IKASTAROAK:
Oraingoz ez dugu ikastarorik aurreikusita.
Antolatzen ditugun monografikoen infoa jasotzen lehena izan nahi baduzu eman izana gure newsletterrean:
ANTZERKI LABEA
2013tik Antzerki Labea egitasmoa jarri dugu martxan gure herrian, Oreretan. Udal antzerki tailerrak dira, antzerki fisikoan lehen urratsak emateko aukera paregabea. 3 ikasturte eskaintzen dira: HASTAPENA, SAKONTZEA ETA SORMENA. Info guztia: www.antzerkilabea.com
Irakaskuntza gaur egun konpainiaren sormen lanaren atal garrantzitsu bilakatu da. Esperientzien trukaketan oinarritzen ditugu ikastaroak, irakatsiz ikasten dugu.
Azken urteetan ikastaro ugari eskaini dugu heldu zein haurrentzat.
Batez ere antzezleen formakuntzara bideratutako ikastaroak eskaintzen ditugu baina hezkuntzako profesionalekin ere esperientzia interesgarriak izan ditugu.
Ikastaroetan ikasleen sormen gaitasuna kilikatzea izaten dugu helburu, euren gaitasun espresiboak zabaltzea.
Konpainiaren antzerki forma bilakatu diren txotxongiloak, objektuak eta antzerki fisikoa dira usuenik ikastaroen oinarri eta tresna.
bottom of page