top of page

DEJABU PANPIN LABORATEGIA antzerki gestuala eta txotxongiloak uztartzen dituen euskal konpainia da. Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alkala dira konpainiako kide finkoak. 

​

2001.ean konpainia sortu zutenetik bilakaera estetiko nabarmena izan du taldeak. Eszenaratze minimalista, irudi eta mugimendu zainduak eta gure historia hurbilean oinarritutako narratibak dira euren lanaren ezaugarriak. Eurena errealitatea poetikoki azaltzen duen antzerkia da, emozio handikoa. Umorea eta tragediaren arteko muga delikatuan mugitzen dira beti eta memoria kolektiboari erreferentzia egiten diote maiz.

​

Kritika eta ikusleen harrera beroa jaso dituzte euren lanek azken urteotan. Sari ugari ere eskuratu dituzte. Gizona ez da txoria (2009) lanak Pragako World Puppet Festivalen zuzendaritza onenaren saria jaso zuen, Bilboko ACT jaialdian ikuskizun onenarena eta Serbiako Subotica Festivalen antzezle onenarena. Errautsak (2010), Gure bide galduak (2011) eta Arrastoak (2015) antzezlanek Donostia Antzerki Saria eskuratu dituzte.

​

Konpainiaren hainbat antzezlan argitaratu dira. Errautsak eta Gure bide galduak Artezblai argitaletxean eta Habiak nobela grafikoa, Txalaparta argitaletxean. Azken lan honek Euskadi Saria eskuratu zuen 2015ean.

 

 

 

 

 

 

URKO REDONDO

 

 

Antzerki sortzaile ez balitz, konponketa tailer batean egingo luke lan. Burnia, egur eta oihalen artean orduak pasa ditzake, planeta imajinarioetan barrena bidaiatuz.  London Puppet Schoolen egin zituen txotxongilo ikasketak (2003-2005). Tailer zenbaitetan ere aritu da Krakoviako Krzysztofory, Wroclaweko arte eskolan baita Mar Navarro eta Stephen Mothran eta Faulty Optic-ekin ingalaterran.

 

Antzerkiola Imaginarioarekin egin du lan eta Dejaburen txotxongilo eta eszenografiez gain beste hainbat konpainientzat ere egin ditu sorkuntzak: Tentazioa, Behibis...   Pedagogian lizentziatua, antzerki irakaskuntzan ere jarduten du azken urteetan

AINARA GURRUTXAGA

 

 

Antzerki sortzaile ez balitz,

© 2023 by Jackie Fineo. Proudly created with Wix.com

bottom of page